
Domeka goizaldean, 06:00ak inguruan gertatu zan eraso sexistea Ertzaintzaren arabera, Non diskoteka alboan. Lekukoek Ertzaintzari deitu eta honeek hurbiltzerakoan, 25 urteko gazte bat identifikau eta atxilotuta eroan dabe Durangoko komisaldegira. Udal iturrien arabera, biktima eta erasotzailea ez dira, ez bata ez bestea, Lemoakoak.
Erasoa salatzeko, Arratiako Mugimendu Feministak kontzentrazinoa egingo dau bihar, hilak 15, Aski da! Erasotzaileak sutara! lelopean. Lemoako plaza gorrian batuko dira arrastiko 18:30ean.