Mendia

Alex Txikonen espedizinoa Manasluko oinarrizko kanpamendutik bajatu behar izan da

Asier Abrisketa 2022ko urt. 10a, 12:02

Atzenengo astean, edurrak ez deutsie mendian gora egiten itxi eta keroseno barik gelditu dira, batzuk Katmandura eta beste batzuk Samagaunera joan dira lehengaien bila. Oindino 40 eguneko epea daukie gailurrera heltzeako.

Alex Txikon eta bere taldea neguan munduko zortzigarren gailur altuenera heltzeako saikeran dabiz, baina Himalaian neguak gogorrak dira. Manasluko oinarrizko kanpamentuan egon dira geldirik atzen egunotan, izan be, edurra ia gelditu barik ibili da jausten eta edur-jausien arriskua oso handia da, Europako eskalan altuena, bostetik bostekoa.

“Mendia zeureganatzeko lan egin behar dozu, errespetau egin behar da, eta atzen egunetan hainbeste edur jausi danez, Oinarrizko Kanpamentuan jarraitzea gehiegi arriskatzea zan. Beraz, deskantsua hartzeako aprobetxauko dogu eta indar osoakaz bueltauko gara barriro saiatzera."

Holan, atzen egunak kanpamentuko edurra garbitzen eta bideak makilakaz markatzen emon dabez. Baina hainbeste denpora geldi egonda, kozinatzeko eta edurra urtuteko beharrezkoa dan kerosenoa amaitzear izan dabe, "dagoaneko garrafa bat baino ez zan geratzen…", adierazo eban Txikonek atzo bertan.

Egoerea ikusita, lehengaien bila bajatutea ebatzi eban taldeak. Edur-jausien arriskua dala eta, kanpamentu gehiena batu eta batzuk helikopteroan joan ziran Katmandura. Besteak oinez bajatu ziran Samagaun herrira. Indarrak berreskuratu eta materiala lortuta, denporalea lasaitu eta edurra finkatu arte itxarotea da taldearen asmoa: "Astebete barru kanpamentura bueltan egotea espero dogu".

 

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!