Mendia

Alex Txikon Manasluko oinarrizko kanpapentuan dago eguraldi hobea itxaroten

Asier Abrisketa 2021ko abe. 30a, 11:01

Edurrak ez dauka etenik Manaslun (8163 m), “metro eta erdi edur baino gehiago dabil jausten eta palakaz etengabe ari gara kentzean. Hau da neguan Himalaian dagoena. Badakigu burruka gogorra izango dala”, azaldu du alpinisteak.

Atzo, pretsa ohar bitartez jakinarazo ebanez, Alex Txikon eta honen taldearen espedizinoa geldi dago momentuz, izan be, ordu asko egon da edurra etenbarik jausten. Munduko zortzigarren mendi altueneko Bigarren Kanpamenturako bidean egon ziran edurra hasi zanean eta, bueltea emotea ebatzi eban taldeak.

Oin, kanpamentu inguruko edurra kentzen dabil taldea, palen laguntzeagaz. Edurra jausten gelditu arte itxarongo dabela jakinarazo dabe. Gero, ibilbideko edurra kendu eta bidea makilekaz markau beharko dabe. "Gogorra da barriro hasi behar izatea, baina gogor lan egitera etorri gara. Datozen egunetan aurrera egiten hasi ahal izango garela uste dogu”, amaitu dau Txikonek.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!