Txarrera egin dau Lemoako gaztearen egoereak

Asier Abrisketa 2021ko abu. 9a, 11:45

Oin dala aste bi Zornotzan jipoia jaso eban lemoaztarrak garunaren bi aldeak daukaz minduta. Eguenean komatik aterateko ahalegina egin ostean, barikuan egindako eskanerrak azaleratu eban arazoa.

Eskanerrak egoerearen larritasuna erakutsi dau eta medikuak barriro hasi dira 23 urteko gaztea medikatzen. Eguenean medikazinoa kendu eutsien itxartuteko gai zan ikusteko baina burmuineko zauriak dirala eta bertan behera itxi dabe ahalegina. Halanda be, bere kabuz arnasteko gai da trakeotomiari esker.

Albistea familiak eta bozeroaleak emon eben Gurutzetako Hospitaleko sarreran. Garuneko bi aldeak minduta dagozala azaldu eben eta bizirik urteten bada, eragin fisiko eta psikikoak eukiko dauzala be gehitu eben.

Daborduko hamalau persona atxilotu dauz Ertzaintzak jipoia dala eta. Oindino gehiago egon daitekezela azaldu dau Ertzaintzak astegoienean, bideoetan hogei persona inguru agertzen diralako talde erasoan parte hartzean.

Erlazionatuak

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!