Larri baina egonkor dago Zornotzan erasotutako gaztea

Asier Abrisketa 2021ko abu. 6a, 17:41

Eguaztenean trakeotomia egin eutsien Lemoako gazteari eta oin hobeto arnasten dauala dinoe Gurutzetako Hospitalekoak. Koman jarraitzen dau baina medikazinoa kendu deutsie medikuak, bere kabuz itxartuteko gai dan ikusteko.

Aste bi beteko dira 23 urteko lemoaztar batek talde jipoia jaso ebanetik. Gazteak Gurutzetako Hospitalean jarraitzen dau, larri eta koma induziduan. Familia, lagunak eta Lemoako herritarrak ardutatuta dagoz eta holan erakutsi eben aurreko asteko kontzentrazinoan. Gazteak, trakeotomiaren ostean, hobeto arnasten dauela emoten dau eta oin medikuak medikazinoa emoteari itxi deutsie. Holan itxartuteko aukerak gehituko diralakoan.

Daborduko hamalau gizon gazte atxilotu dauz Ertzaintzak. Horreetako sei dagoz espetxeratuak, 18 urtetik gorakoak. Izan be eguaztenean atxilotutako 19 urteko gaztea atzo bialdu eben kartzelara. Epaiketearen esperoan dagoz danak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!