Zer da Begituko Komunitatea?
Zer da begituko komunidadea?
begitu.eus erabilten dogun guztiok osotzen dogu begituko komunidadea. Kideak eta erabiltzaileak osatzen dabe.
Nortzuk dira kideak? Nortzuk erabiltzaileak?
- Erabiltzaileak. Izena emoten badozu eta ezizen bat jarri ("nineu", "jeronimo"... edo antzeko beste bat), albisteetan erantzuteko aukerea izango dozu. Zure erantzun guztien historiko bat osotzen be joango zara. Baina, guk ez dakigu nor zaren eta, hortaz, bestelako edukirik gehitzeko aukerarik ez dozu izango. Eta, erantzunak be, modu anonimoan baino, hobeto bestela emonda.
- Kideak. Kideak dira izen-abizena daukien erabiltzaileak, anonimoak ez diran taldeak... Benetako "arpegiak". Horreek, argazkiak, artikuluak, iruzkinak, agendako ekitaldiak eta bestelako edukia gehitzeko aukerea izango dabe begitu.eus honetara.
Horrezaz gain, begitu.eus edozeinek bisitau leike, zelan ez.
Zer egin kide egiteko eta edukia gehitzeko?
Bi modu zehaztu doguz erabiltzaile bat "benetakoa" dala ziurtatuteko.
- Sare sozial bidez. Sortu zure erabiltzaile perfila eta, ondoren, lotu kontu hori sare sozial bategaz (Facebook edo Twitterregaz, momentuz). Sare sozial horreetan kontua badozu, modu automatikoan agertuko zara "kide" modura sare horretan dozuzan datuakaz (argazki eta izen-abizenakaz).
- Kide izaera eskatuta. Bete zure izen-abizenak eta biografia atala eta igon zure argazki bat. Ondoren, zure perfilean eskatu begitu.eus-eri kide izaerea. Kudeatzaile batek konprobauko dau benetako datuak emon dozuzala eta onartuko deutsu eskaerea.
Eta, hortik aurrera, zure iruzkinak, argazkiak, bideoak... edo zure kanpoko bloga begitu.eus-era lotzeako aukerda izango dozu.
Behin izena emonda, edozer esan neike?
Ez. Gogoratu arau sinple honeek:
- begitu.eus-en parte hartzeako erregistrau beharra dago. Alegia, erabiltzaile bihurtu.
- Erantzunetan edo bestelako ekarpenetan, begituk akusazinoak eta irainak ez ditu onartuko. Halangoak balegoz, begituk kentzeako eskubidea dauka.
- Testua euskeraz idatzi behar da. Bestela, begituk kendu egingo dau.