Ciclos Yurrebaso taldeagaz dabilen Manu Quintanilla txirrindulari igorreztarra Galdakaoko Santa Kurtzeko 55. Sari Nagusian lehiatu zan hilaren 13an, Bizkaiko txapelaren bila eta lortu eban bere helburua. Master 50 kategorian aritu zan eta sailkapen orokorrean seigarrena izan arren, Bizkaiko lehena izanda lortu eban txapela. Ziklo-krosean sei aldiz izan zan txapeldun oin urteak eta BTT mendiko lasterketetan be birritan jantzi eban txapela, oin sei bat urte atzenengoz.
Manu Quintanilla: "Modalidade guztietako Bizkaiko txapeldun izateko arantzatxoa atera behar neban eta oin lortu dot zarratu barik neban zirkulua borobildutea".
Galdakaoko Master 50eko lasterketan Artea eta Zeberio arteko Sarasolako portuan egoan zatirik erabakigarriena eta bertan, Quintanillak tropel nagusian ondo kokatutea lortu eban. Bizkaiko beste aurkari bat be egoan talde berean baina atzenerako Igorrekoak aurrea hartu eta holan lortu eban bere helburua, BEGITUn kontau dauanez.
Bizkaiko txapela bakarrik ez, Quintanilla abenduan Euskadiko txapeldun be izan zan.