Kiñu GZTX

'Marti autogestionaua' egitaraua aurkeztu dau Kiñuk

Asier Abrisketa 2025ko mar. 5a, 11:40

Ekintza eskaintza zabala egingo da martian Igorreko gaztetxean; tartean, gaztetxe arteko alkartasun mendi martxea eta bazkaria oingo domekan.

Igorreko Kiñu Gaztetxean, aprilaren 23an zihurrenik epaileak hau husteko agindua emongo dauala-ta, ekintza ugari egingo dira ordura arte. Holan, 'Marti autogestinaua' egitaraua aurkeztu dabe martirako, hainbat tailer eta bestelako ekintzakaz osatuta. Lehenengo ekintzea pasau dan domekan egin zan, Txarraska Gaztetxea, 25 urteko historia bizia dokumentalaren proiekzinoa hain zuzen be.

Datorren ekintzea oingo domekan, hilak 9, egingo da. Kiñu Gaztetxeak, Karabie Gaztetxeak, Zornotzako Matrailu Gaztetxeak eta Durangoko Kaletik Gaztetxera Asanbladak alkarlanean antolatu dabe alkartasun mendi martxea. Plana 10:00etan Zornotzako tren geltokian gelditu eta Belatxikietara igotea da. Bertatik, Lemoara bajatu eta bazkaria egingo dabe Karabie Gaztetxean. Ekintzea guztiz doban izango da eta aldez aurretik emon behar da izena, bazkarian zenbat jente egongo dan jakiteko, hurrengo galdetegian.

Marti autogestionaua

  • Martiak 2, domekea: 19:00etan, Txarraska Gaztetxea, 25 urteko historia bizia dokumentalaren proiekzinoa
  • Martiak 9, domekea: Zornotzatik 10:00etan, alkartasun mendi martxea eta bazkaria.
  • Martiak 12, eguaztena: 10:00etan, pasta tailerra Txaramelagaz.
  • Martiak 13, eguena: 18:30ean, iturgintza tailerra.
  • Martiak 16, domekea: 17:00etan, tattoo tailerra.
  • Martiak 23, domekea: 17:00etan, gitarrearentzako distotsino pedala egitea (izena emon).
  • Martiak 29, zapatua: 11:00etan, Hamaika arrazoi okupatzeko liburuaren aurkezpena eta zerrail aldaketa tailerra.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!