Igorreko Udalak hasita dauka 2025 urterako udal aurrekontuak prestatu eta ebazteko prozesu parte-hartzailea. Igorreztarrek etxean jaso dabe aurreko urteetako Auzo Batzarretan eta Igorren Bizi 2030 proiektuan jasotako proposamenen gida. Bertan batzen dira iradokizun ugari baina herritarrek euren ideiak bialduteko eskubidea be izan dabe.
Halanda be, Igorreko EH Bilduk bere kabuz egingo ditu batzar egari egunotan, "Igorreztarron berbea aurrekontuetarako bermea" dala argudiatuz. Zemendiaren 13ra arte, Igorreko EH Bildu auzoetako bizilagunakaz bilerak egiten dabil aurrekontuen gainean berba egiteko “parte-hartze zuzenagaz sortutako aurrekontuetan sinisten dogulako” sare sozialetan jakinarazo dabenaren arabera. “EH Bildun gobernatzeko modu desbardin baten aldeko apustua egiten dogu, gardentasuenan eta parte-hartzean oinarrituta, non idea bakotxa kontuan hartzean dan eta eta ahots bakotxa entzuten dan” gehitu dabe.
Egutegia
Urri bigarrenak 28, astelehena
- Urkuzu eta Garakoi: 19:30ean ermitan.
Urri bigarrenak 29, martitzena
- San Juan eta Solaguren: 18:00etan San Juan txokoan.
- San Kristobal: 19:30ean San Kristobal txokoan.
Zemendiak 4, astelehena
- Gezala, Basauntz eta Basarte: 19:30ean Kultur Etxean.
Zemendiak 6, eguaztena
- Jubiladuak: 18:00etan Bilgunean.
- Kultura eta kirola: 19:30ean Kultur Etxean.
Zemendiak 11, astelehena
- Gazteria: 18:00etan, Kultur Etxean.
- Garbe eta Mikele: 19:30ean Kultur Etxean.
Zemendiak 13, eguaztena
- Erdigunea: Kultur Etxean 19:30ean.