Martxan dago Igorreko Udalaren 2025 urterako aurrekontuak garatuteko prozesua eta honen barruan, prozesu parte-hartzailea ipini da martxan. Igorreztarrek etxean jaso dabe aurreko urteetako Auzo Batzarretan eta Igorren Bizi 2030 proiektuan jasotako proposamenen gida. Bertan batzen dira iradokizun ugari baina herritarrek euren ideiak bialduteko eskubidea be badaukie.
Etxean jasotako txostenean, lehentasunezko gaiak idenfikau dira, azpiegiturak, aisia eta ekipamentua eta kultur-kirol arloetan. Herritarrek iradokizunak, zuzenketak edo zalantzak aurkeztu ahal izango dabez urri bigarrenaren 31ra arte udala@igorre.net helbidean edo udaletxean bertan, astelehenetik barikura 09:00etatik 14:00etara.
Identifikautako lehentasunezko gaiak
Azpiegiturak
Garbiketa
- Hormak garbitzea eta kartelak kentzea
- Heskaiak eta bedarra inaustea, ikuspena eta garbitasuna hobetu eta usain txarrak kentzeako.
Argiteria
- Gaur egun gune ilunak dituan udalerri osoko argiteria hobetzea.
Bide-segurtasuna
- Abiadurea kontroletako goraguneak jartzea.
Industrialdeak leheneratzea
- Industria-eremuen irudia eta garbiketea hobetzea.
Bide-azpiegiturak hobetzea
- Errepideak zolatu eta espaloiak konpontzea.
Uholde-arriskuen kontrola, batez be auzoetan
Aisia eta ekipamenduak
Gazteentzako guneak
- Gaztegunea sortzea.
Adinekoentzako guneak
- Hirugarren adinekoentzako zentroa handitzea
Kultura eta kirola
Kirol-instalazinoak
- Makina barriak kiroldegian.
- Futbol zelaiaren ondoan kirol-gunea sortzea.
- Jolas anitzeko gunea handitzea.
Udal ekipamenduak
- Elexaldeko frontoia estaltzea.
- Haur-parkeak barriztu eta estaltzea.