Kiñu GZTX

Kiñu Gaztetxeak hamargarren urteurreneko egitarauaren bigarren asteari ekingo deutso gaur

Asier Abrisketa 2024ko api. 17a, 10:25

Gaur kakorratz tailerra, barikuan Hari's Rock School-en emonaldia eta zapatuan Urban Festa egingo dira Igorreko gaztetxean.

Igorreko Kiñu Gaztetxeak hamargarren urteurrena ospatuten dabil. aprilean zehar egingo dan egitarau bereziagaz eta asteon ekintza gehiago egingo dira. Pasau dan asteko Klown tailer eta Ibil Bedi taldearen kontzertuaren ostean kakorratz tailerra, Hari´s Rock School-en emonaldia eta Urban Festa egingo dira asteon.

Kakorratz tailerra gaur, hilak 17, izango da 19:00etatik aurrera. Bertan partaideek kakorratz-beharrak egiteko lehen pausuak eta teknikak ikasiko ditue danen artean lan bat egiteko.

Barikuan ostera, hilak 19, Hari´s Rock School gitarra eskolako ikasle eta lagunen emonaldia egongo da Kiñun, 18:30etik aurrera. Ikasle eta lagunen artean banda osoak osotuta, hainbat abesti taularatuko ditue. Tabernea be zabalduko da.

Zapatuan barriz, goizetik hasita, Urban Festa ospatuko da. Potekumeak taldeak graffitia egingo dau Kiñuko horman eta bitartean, musika urbanoa eta rap tailerra be egongo dira.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!