Kiñu GZTX

Kiñu Gaztetxeak aurkeztu dau hamargarren urteurreneko egitaraua

Asier Abrisketa 2024ko api. 2a, 11:48

Aprilean zehar, olinpiadak zein ekintza ugari antolatu ditue Igorreko gaztetxean. Urteurrena ospatuteko jai nagusia hilaren 27an izango da.

Kiñu Gaztetxeak X. Urteurrena ospatuten dau hileon eta ibilbide luzea gogoan hartzeako, hile osorako egitaraua antolatu dau. Egunez egun, zein ekintza egingo dan aurreratu barri dau asanbladak sare sozialetan eta laster emongo dau informazino zehatza. Gainera, jai nagusia aprilaren 27an izango dala iragarri dabe eta taldeka parte-hartzeako olinpiadak antolatu ditue.

Egitaraua:

Aprilak 11: Klown tailerra.

Aprilak 13: Ibil Bedi taldearen kontzertua.

Aprilak 17: Gantxillo tailerra.

Aprilak 19: Hari's Rock School-eko ikasle eta lagunen zuzeneko kontzertua.

Aprilak 20: Urban Fest jaia.

Aprilak 21: "Mertxan tunning", Kiñuko materiala personalizetako tailerra.

Aprilak 27: X. Urteurreneko jaia. Egun osoko egitaraua eta kontzertuak: Ezpalak, Katu, Itzek + Ibis Templum dj-a.

Olinpiadak

Tailer eta ekintza kulturalez gainera, hil osoan zehar egingo diran olinpiadak antolatu ditu gaztetxeak. Hiru eta bost persona bitarteko taldeetan hartu daiteke parte, online galdetegian izena emonda. Izena emon ostean, probak argitaratzen joango dira eta aprilaren 27an ebatziko da talde irabazlea. Honek, "okerkerien otzarea" jasoko dau sari lez.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!