Kiñu GZTX

Ibil Bedi taldeak kontzertua eskainiko dau Kiñu Gaztetxean

Asier Abrisketa 2024ko api. 10a, 11:12

Hamargarren urteurreneko egitarauaren lehen ekintzen artean, eguenean Klown tailerra eta zapatuan Ibil Bedia taldearen kontzertua eskainiko dira Igorreko gaztetxean.

Igorreko Kiñu Gaztetxeak hamargarren urteurrena ospatuko dau aprilean zehar egingo dan egitarau bereziagaz eta asteon izango dira lehen ekintzak. Bihar, hilak 11, egingo dan Klown tailerra eta zapatuko Ibil Bedi taldearen kontzertua izango dira lehen ekintza honeek.

Egueneko Klown tailerra 19:00etan izango da. "Edonork jaso ahal dauan tailerra da, danok daukagulako Klown (pailazo) bat gure barruan", azaldu dabe gaztetxetik. Bertan, klown teknika desbardinak jasoko dira eta gero, mokautxoa be egongo da.

Zapatuan barriz, Ibil Bedi taldea igoko da Kiñuko oholtzara. Ateak 20:30ean zabalduko ditue eta sarrerak aldez aurretik eskuratu daitekez Igorreko Axular Herriko tabernan zein egunean bertan, gaztetxeko atean. Folk-rock talde gazteak country eta folk britainiar estiloak lantzean dauz besteak beste. Arrakasta handia lortu dabe Beltxarga Beltza (2021) eta Goldea (2023) diskoakaz.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!