auzoak

Urkuzun be ospatuko ditue sanandresak zapatuan

Asier Abrisketa 2023ko aza. 23a, 11:05

Urkuzuko San Andres ermitan mezea egingo da eguerdian eta gero, herriko trikitilariek girotuko dabe barauskarria.

Zemendiaren 30a da San Andres eguna eta Zeanuriko Asterria auzoko jaiak izateaz gainera, Igorreko Urkuzu auzoan be egongo da ospakizuna. Holan, Urkuzu eta Garakoiko auzotar ugari San Andres ermitara hurbilduko dira zapatuan, hilak 25. Ospakizun erlijiosoa 12:00etan hasiko da eta mezatik urten ostean, mokautxoa zerbitzauko da hurreratuten diranen artean. Bitartean, trikitilari igorreztarrak egongo dira barauskarria girotuten.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!