auzoak

Astegoienean ospatuko dira Asterriako jaiak

Asier Abrisketa 2023ko aza. 21a, 10:37

Barikutik zapatura luzatuko da Zeanuriko auzoko jaietako egitaraua. Mezea barriz, San Andres egunean egingo da, hilak 30.

Zemendiaren 30ean da San Andres eguna eta Asterriako izen bereko ermitan mezea egun horretan egungo bada be, 19:00etan, jaietako egitaraua aurreratu dabe auzotarrek. Holan, jaiak bariku-zapatu honetan ospatuko ditue eta hurrengo eguenean izango da mezea, mokautxoagaz lagunduta.

Barikuan, hilak 24, arrastiz Igel Txapelketea jokatuko da eta 21:30ean, auzo bazkaria egingo dabe. Aldez aurretik, hilaren 22ra orduko, eukin behar da izena emonda 636 378 870 telefonoan. Hurrengo egunean barriz, auzoko desafio klasikoa jokatuko da, Julen Etxebarria motozerragaz eta Mikel Etxebarria ardi mozten. Gero herri kirolak egongo dira eta odolostea jan ostean, gauez, Jainaga eta Narbaizaren erromeriagaz jantzan ipiniko da jentea.

Egitaraua:

Zemendiak 24, barikua

  • 18:00etan, jaien hasikerea.
  • 19:00etan, Igel Txapelketea.
  • 21:30ean, auzo afaria.
  • Gero, mahai-jokoak eta kantuak.

Zemendiak 25, zapatua

  • 18:30ean, motozerra eta ardi mozte desafioa.
  • 19:00etan, herri kirolak.
  • 20:30ean, odoloste jana.
  • 21:00etan, erromeria Jainaga eta Narbaizagaz.
  • Gero, musikea.

Zemendiak 30, eguena

  • 19:00etan, mezea San Andres ermitan eta gero txokolatea.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!