Bosgarren sukaldaria berrezartzearen aldeko manifestazinoa egin dau Igorrreko eskolako komunidadeak

Asier Abrisketa 2023ko mai. 27a, 11:15

Barikuan Igorreno Ignazio Zubizarreta eskolako guraso eta umeak, Guraso Elkarteak deituta, manifestazinoa egin eben jantokian apriletik faltau dan bosgarren sukaldaria, Jaurlaritzeak barriro kontratatzea demandetako. Hirugarren protesta jardunaldia izan da eta aurreratu dabe, bide beretik jarraituko dabela. Maiatzaren 5ean egin eben lehen agerraldia, kalean jaten eta maiatzaren 12an, lapikokada egin eben eskolan.

Guraso Elkarteko Eider Aldapek BEGITUri azaldu eutsanez, "jantokian 350 bazkaltiar inguru dagoz, beraz, ratioz bost sukaldari egon beharko ziran baina gaur-egun lau dagoz". Eskolako zuzendaritzea Hezkuntza sailagaz ipini zan kontaktuan eta honeen erantzuna izan zan, ratiotik kanpo geratzen ziran hamabost umeei, dieta berezidunak, catering zerbitzua emongo jakiela. Holan, "sukaldariek jasoten daben lan karga gehigarria" eta "neurri diskriminatzailea" salatu eta "eskola publikoak merezi dauan kalidadea" aldarrikatuteko, protesta zikloa abiatu dabe.

Horrezaz gain, Guraso Elkartetik azaldu dabe, 340 norbanako bideratu dabela Jaurlaritzara bosgarren sukaldaria berrezarteko eskaera formala, baina ez dala erantzunik jaso. Gainera, gogoratu dabe Igorrekoa ez dala kasu isolatua, EAEn 33 eskola dagoz egoera bardintsuan, 22 dira Bizkaian.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!