Igorreko Inazio Zubizarreta eskolako jantokian bost sukaldari egon ohi dira, baina aprilaren 16tik aurrera, lau sukaldarigaz dabiz beharren. Holan, Guraso Elkarteak pasau dan barikuan salatu eban egoerea, bazkaria kalean eginda. Gaur ostera, lapikokada zaratatsua egin dabe umeak eskolatik urten diranean, 16:30ean. Oingoan, jantokiko langileak be batu jakiez protestara.
Guraso Elkarteko Eider Aldapek BEGITUri azaldu eutsanez, "jantokian 350 bazkaltiar inguru dagoz, beraz, ratioz bost sukaldari egon beharko ziran baina gaur-egun lau dagoz". Eskolako zuzendaritzea Hezkuntza sailagaz ipini zan kontaktuan eta honeen erantzuna izan zan, ratiotik kanpo geratzen ziran hamabost umeei, dieta berezidunak, catering zerbitzua emongo jakiela. Holan, "sukaldariek jasoten daben lan karga gehigarria" eta "neurri diskriminatzailea" salatu eta "eskola publikoak merezi dauan kalidadea" aldarrikatuteko, protesta zikloa abiatu dabe.
Igorrekoa ez da kasu isolatua, sukaldariren baten faltan geratu diran beste 21 eskola dagoz Bizkaian. Euskal Autonomia Erkidegoan barriz, 34 dira guztira. Holan, bai jantokietako arazoa bai Igorreko Guraso Elkartearen aldarrikapenak, Eusko Legebiltzarrera be heldu ziran Ikoitz Arrese legebiltzarkidearen eskutik.
Ez da onargarria Hezkuntza Sailak 30 eskola publikotik gora sukaldaririk gabe utzi izana eta 'catering' zerbitzua erabiltzera behartzea.
— EH Bildu Legebiltzarra (@ehbildu_legebil) May 5, 2023
Igorren 175 familiak baino gehiagok taperra hartu eta kalean bazkalduko dute gaur, protesta gisa.
📺 @ik0itz Arresek babes osoa eman die. pic.twitter.com/wtlvat3UCw