igorreko eskolea

Hirugarrenez urtengo dira kalera Igorreko eskolako familiak, sukaldari falta salatuteko

Asier Abrisketa 2023ko mai. 25a, 17:45

Oingoan manifestazinoan urtengo dira eskolatik 16:45ean, "kalidadezko jantoki zerbitzu baten alde" lemapean, jantokiko bosgarren sukaldariaren buelta aldarrikatuteko.

Bihar, hilak 26, Igorreno Ignazio Zubizarreta eskolako guraso eta umeak, Guraso Elkarteak deituta, manifestazinoa egingo dabe jantokian apriletik faltau dan bosgarren sukaldaria, Jaurlaritzeak barriro kontratatzea demandetako. Hirugarren protesta jardunaldia izango da biharkoa eta aurreratu dabe, bide beretik jarraituko dabela. Maiatzaren 5ean egin eben lehen agerraldia, kalean jaten eta maiatzaren 12an, lapikokada egin eben eskolan.

Guraso Elkarteko Eider Aldapek BEGITUri azaldu eutsanez, "jantokian 350 bazkaltiar inguru dagoz, beraz, ratioz bost sukaldari egon beharko ziran baina gaur-egun lau dagoz". Eskolako zuzendaritzea Hezkuntza sailagaz ipini zan kontaktuan eta honeen erantzuna izan zan, ratiotik kanpo geratzen ziran hamabost umeei, dieta berezidunak, catering zerbitzua emongo jakiela. Holan, "sukaldariek jasoten daben lan karga gehigarria" eta "neurri diskriminatzailea" salatu eta "eskola publikoak merezi dauan kalidadea" aldarrikatuteko, protesta zikloa abiatu dabe.

Horrezaz gain, Guraso Elkartetik azaldu dabe, 340 norbanako bideratu dabela Jaurlaritzara bosgarren sukaldaria berrezarteko eskaera formala, baina ez dala erantzunik jaso. Gainera, gogoratu dabe Igorrekoa ez dala kasu isolatua, EAEn 33 eskola dagoz egoera bardintsuan, 22 dira Bizkaian.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!