mobilizazinoa

Animalien eskubideen aldeko alkarretaratzea egingo da Igorren

Asier Abrisketa 2023ko api. 27a, 11:12

Barikuan, 19:00etan egingo da konzentrazinoa Lehendakari Agirre kalean, abandonautako txakurren kasua salatu eta animalien eskubideak aldarrikatzeko.

Domeka arrastian Ertzaintzak Igorreko etxe batean topau ebazan hildako txakur biak eta bizirik, baina larri, egoan beste baten kasuak igorreztarrak astindu ditu. Gainera, jakin da etxe berean hazur gehiago agertu dirala, oindino txakurrenak diranik argitu ez bada be. Gainera, auzotarrek salatu dabe bai Udalak bai Ertzaintzak etxe horretan egoenaren jakinaren gainean egoazala eta horrek gehiago astindu ditu animalien eskubideen aldekoak.

Holan, @arratia_animalista Instagram kontutik, kontzentrazinoa egingo da barikuan, hilak 28. Hitzordua 19:00etan izango da, Lehendakari Agirre kaleko farmaziaren aurrean. Instagram kontuaren kudeatzaileek BEGITUn azaldu dabenez, kasu barri honek eragin dau mobilizazinoa baina alkarretaratzean, animalien eskubideak aldarrikatu eta administrazino publikoen ardurea seinalauko da.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!