feminismoa

Towanda Rebels Igorren izango dira berbaldia egin eta liburua sinatuten

Bea Azpiri 2023ko mar. 2a, 10:20
Teresa Lozano eta Zua Mendez, Towanda Rebels.

Zapatu eguerdian izango da La mercantilización de los cuerpos de las mujeres berbaldia eta Hola Guerrera liburuaren gainerko saioa liburutegian.

Barikuan, Sex toy, la rebelión de las muñecas taularatu ostean, zapatuan, martiak 4, eguerdiko 12:00etan, Zua Mendezek eta Teresa Lozanok, Towanda Rebels-ek, La mercantilización de los cuerpos de las mujeres -emakumeen gorputzak merkantilizatzea- izeneko berbaldia egingo dabe Igorreko liburutegian. Ondoren, solasaldia egongo da eta euren Hola, Guerrera liburua sinatuko dabe.

Towanda Rebelsek, nagusi dan sexualidade eredua eta aukera askearen mitoa landuko dabe berbaldian. Genero politikea be ipiniko dabe zalantzan eta prostituzinoa, pornografia eta haurdunaldi subrogaduaen industriek gizartean eta andren bizitzetan dituen kausetan eta eraginean sakonduko dabe, arretea biktimarioengan ipinita.

Towanda Rebels, Teresa Lozanok eta Zua Mendezek sortutako kanal feministea da. Han, Hola putero bideoa trending topic izan zan. Kanal horretan, bardintasun erreala guzurra dala eta kurrikulum akademikoan Teoria Kritika Feministarik ez egotea salatuten dabe egileek, besteak beste.

"Hola putero" eta "Yo te creo" kanpainen ostean, Igorren sinatuko daben Hola Guerrera liburua idatzi eben Towanda Rebels aktibistak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!