ANTZERKIA

Towanda Rebels konpainia ikusteko aukerea egongo da Igorren

Bea Azpiri 2023ko mar. 1a, 12:05

Bariku iluntzean taularatuko dabe Lasarte Aretoan Sex toy, la rebelión de las muñecas antzezlana.

Barikuan, martiak 3, 19:00etan, Igorreko Lasarte Aretoan, Towanda Rebels aktibista feministek Sex toy, la rebelión de las muñecas -panpinen matxinada- antzezlana dakarre Igorreko Lasarte Aretora. Ondoren, Zua Mendez eta Teresa Lozano aktore eta komunikatzaileek sorkuntza prozesuan izandako esperientzia partekatuko dabe publikoagaz.

Sex toy, Ikuspegi feministatik andrek idatzitako, zuzendutako, ekoitzitako eta interpretautako lana da. Antzezlanak, andrak objektu estetiko eta sexual huts moduan tratetea, bortxaketearen kulturea, pronografia eta prostituzinoa salatuten ditu, besteak beste.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!