mundua

Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren urteurrena ospatuko da Igorren

Asier Abrisketa 2023ko ots. 27a, 11:15

Igorreko udaletxean 18:00etan egingo dan ekitaldira arratiar guztiak konbidau ditu bertoko saharar komunidadeak.

1976an Espainia Mendebaldeko Saharatik joan zan, hau deskolonizatzeko prozesuaren ardurea alde batera itxita, eta Marokoko kolono eta militarrak sartu ziran bertan. Marokoko Erresumeari aurre egin eta okupatutako lurrak askatzeko aldarrikatu eban Frente Polisarioak 1976ko zezeilaren 27an Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa, okupau bako lur zatian.

Ordutik 47 urte pasau dira eta gatazkea ez da konpondu, Frente Polisario eta Marokoren arteko su-eten eta gudak tartean. Lurralde erdia okupauta eta biztanle gehienak Aljeriako errefuxiatuen kanpamentuetan dagoz ordutik eta egoerea okertzeko, 1991ko su-etena apurtu eban Marokok 2020an.

Gertaera honeek gogorarazo gura ditu Saharako Elkartea Arratianek eta horretarako ekitaldia egingo da gaur, hilak 27, Igorreko udaletxean 18:00etan. Udaleko ordezkariakaz, adierazpen bat irakurri eta Saharako banderea eskegiko dabe Arratian bizi dira sahararrek.

Sahararrak Lemoan

Lemoan be, ekintza bi antolatu dira urteurrenaren bueltan. Gaurtik hasita martiaren 10era arte Saharauiak eta babeslekuak argazki erakusketea egongo da ikusgai Kotxepin Kultur Etxean. Martiaren 3an barriz, Karabie Gaztetxean solasaldia egingo da errefujiaduen kanpamentuetan bizi dan jenteagaz, zuzenean bideo-dei bitartez. Gero, tea eta kus-kusa zerbitzauko da bertaratutakoen artean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!