Oier Etxebarria igorreztarra Iker Salaberria goizuetarragaz batera dabil Binakako Txapelketan, Promozino mailan. Atzen urteko txapela manteniduteko aukerak daukaz. Izan be, ligaxkako partidu guztiak irabazi ditue, bat izan ezik, eta jokatzeko jardunaldi bi faltau diranean, badagoz daborduko finalerdietarako sailkatuta.
“Emoitzen aldetik oso txapelketa ona gabiz egiten. Iker (Salaberria) oso momentu onean dago eta ni partidu batzuetan ondo eta beste batzuetan txarto, arazoak euki dodaz eskuakaz-eta".
Gainera, hurrengo partidua etxe alboan jokatuteko aukerea izango dau Etxebarriak, Lemoan hain zuzen be. Hilaren 17an, barikua, izango da partidua. 20:00etan Erauzkin I eta Erauzkin II, Agirre eta Galarza IV-ren arteko partidua hasiko da eta gero Etxebarria eta Salaberria, Larrazabal eta Eskirozegaz egongo dira aurrez aurre. “Bikote oso gogorra da, gainera lehenengo mailan ordezko egon dira eta hori zeozergaitik da. Larrazabal aurrelari indartsua da eta atzean Ezkiroz, esku bi on daukazan pelotaria. Ea guk partidu on bat egitea daukagun, ze puntu horreek irabazteak konfiantza emongo deusku aurrera begira”, dino Igorrekoak.