udal hauteskundeak

Illart Gumuzio alkategai izango da Igorreko Udal Hauteskundeetan

Asier Abrisketa 2023ko ots. 14a, 11:20

"Oin dala lau urteko ilusino eta gogo bardinakaz baina orduan baino esperientzia askoz gehiagogaz" ekingo deutsala dino EH Bilduk.

Illart Gumuzio Larrazabal igorreztarra eta 2019tik Igorreko alkateak hautagaitza errepikatuko dau 2023ko Udal Hauteskundeetan. Holan, EH Bilduko militanteek bera aukeratu dabe oin dala lau urte hasitako proiektuagaz segiduteko. Ilusino bera, baina esperientzia gehiago daukala azaldu dabe EH Bildukoek; Ilbanduz Indartu prozesua eta bertan ateratako ideiak izango dira gobernu ereduaren oinarria.

Atzen lau urteetan egindakoaren errepasoa be egin dau EH Bilduk eta "pandemiak erabat baldintzatu dauan legealdia" izan bada be, lehenetsi dana "herritarrak erdigunean jartzea" izan dala azaldu dau ezker abertzaleak. Bonodenda kanpainea indartu eta egonkortzeagaz, eskolako patio barriagaz eta auzoetako bideen konponketeagaz agertu dira harro, baita gaztegunearen proiektuagaz be.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!