Amaitu da ziklo-kros astegoiena Igorren, jardunaldi potente biren ostean. Zapatuan, ume eta gaztetxoak izan ziran protagonista Olabarriko zirkuituan eta gainera, Txiki Kopea Igorren gelditu da, Peio Legina irabazleari esker. Lehia estu-estua bizi izan zan, sailkapeneko lehen hirurak puntu biko aldeagaz egozan eta. Hirurak mantenidu ziran lasterketearen buruan baina atzen biran, Leginak aurrea hartu eta bakarrik ailegau zan helmugara, kopea eskuratuta.
Domekan barriz, XLV. Nazinoarteko Igorreko Ziklo-krosa jokatu zan, elite, 23 urtez azpiko eta kadete mailetan. Elite kategoriako gizoznezkoen podiuma Anton Ferdinandek (01:02:44), Kevin Suarezek eta Gonzalo Inguazok osotu eben. Andrazkoena barriz, Lucia Gonzalezek (46:00), Sofia Rodriguezek eta Irene Trabazok. 23 urtez azpikoetan ostera, Gorka Corres eta Natalia Alonso izan ziran garaileak eta kadete mailan, Arkaitz Suso eta Ion Eguia.