Igorreko Udalak ez dau lortu Gueñes-Itsaso goi tensinoko linea gelditutea

Asier Abrisketa 2022ko abe. 9a, 17:11
Argazkia: @alvaro_j_campos (Twitter)

Auzitegi Gorenak errekursoa atzera botata amaitu da Igorreko Udalak goi tensinoko linearen kontra abiatutako ibilbide judiziala. Astegoienean, euskal eta frantziar kolektiboek makroproiektuaren kontra egin dabe mugaren alde bietan.

Igorreko Udalak jakirazo dauanez, amaitu da  Gueñes-Itsaso goi tensinoko lidearen kontrako Udalaren ibilbide judiziala. Ibilbide hau 2012an hasi zan Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak Espainiatik Frantziara argindarra eroateko makroproiektua onartu ebanean. Ordutik agertu da Igorreko Udala Red Electrica de Españaren proiektuaren kontra; bai inpaktu ekologiko eta bisual handia daukalako bai eta multinazionalen aldeko eredu energetikoa bultzatzen daualako be.

 
Linea osotuten daben torreak hasi dira eregiten, oin dala urte bat baino gehiago, gurean. Guztira, 73 kilometro eta erdiko bidean, 70 metroko 132 torre eregi gura dauz Red Electrica de España enpreseak. Tarte honetan dagoan laugarren goi tensinoko linea izango da hau. Bide horretan dagoz Zeberio, Igorre, Lemoa eta Bediako mendi eta basoak, Bizkaia eta Gipuzkoako beste 21 herriren artean. Ingurumenaren gaineko eragin handia izango dau 400 kilovolt garraiatuko dituan lineak, gurean Aramotz inguruan habia daukien sai zuriak dira arriskuan dagozanak.
 

Autopista elektrikoaren kontra, mugako alde bietan

Domekan, abenduak 4, goi tensinoko linea honen kontra burrukan dabizan talde desbardinek mobilizazino bateratuak egin ebezan, kableak itsasoan sartuko diran puntu bietan. Alkarretaratze honeek, proiektua aurrera eroateko partzuergoak hasikeran esan zana baino 1.000 milioi euro gehiago beharko dirala iragarri eta egun batzuetara egin zan.
 
Holan, Le Groupe National de Surveillance, Pickitup40, Amis de la terre, Sepanso, CADE, Benesse Environnement, France Nature Environnement eta Stop THT 40 kolektibo frantziarrak Landetako Capbreton hondartzetan bildu ziran. Mugako beste aldean, Interkonexio Elektrikorik Ez!, Butroi Bizirik eta Makatzak Arratiako Ekologistak batu ziran Lemoiz alboan. Proiektua salatu eta honen kontra egiteko

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!