Mobilizazinoa

Espainiako Gobernuaren ebatzia salatzeko alkarretaratzea antolatu dau saharar komunidadeak

Asier Abrisketa 2022ko mar. 23a, 13:18

Bihar, 19:00etan izango da konzentrazinoa Igorreko Kultur Etxean "Mendebaldeko Sahara aske!" lelopean.

Martiaren 18an Espainiako Gobernuak, Mohamed VI.-ari bialdutako gutun batean, Mendebaldeko Sahara Marokoko eremu autonomo bihurtzeko planagaz bat egin eban, gatazka gainditzeko aukera "serioena, errealistena eta sinesgarriena" dala argudiatuta. Holan, Espainiak berak eta Nazino Batuen Erakundeak emondako berbea apurtu dau Pedro Sanchezek. Izan be, NBEren deskolonizazino planaren arabera, Saharan autodeterminazino erreferendum bat antolatu behar da.

Ebatzi honek erreakzino politiko asko eragin ditu, Pedro Sanchezen aurkakoak batez be. Mendebaldeko Saharako Errepublika Demokratikoak eta Fronte Polisarioak ebatzi penagarritzat hartu dabe jakobide aldaketa hau. Nazinoarteko legeen kontrako ebatzia dala balorau dabe, eta okupazinoan laguntzen dauala. Espainiak "zapalkuntza, gizateriaren aurkako krimenak eta Marokok Mendebaldeko sahararren ondasunak arpilatzea" zilegitzen dauala adierazo dabe.

Aljeria be, Mendebaldeko Sahararen aliatu nagusia, harrituta agertu da jokabide aldaketeagaz. Honek, ondorio ekonomiko larriak eragin ahal ditu Espainian. Izan be, bertatik garraiatzen dabe peninsulan erabilten da gas gehiena. Kontuan hartu behar da, gasak atzenaldian izan dauan prezio igoerea eta Errusiatik, gerrea dala eta, garraiatzeko zailtasunak.

Kanpoan bakarrik ez, gobernuan be sortu dira tira-birak PSOE eta Podemosen artean. Pabo Echenique bozeroaleak adierazo dau koalizinoa ez dagoala arriskuan, baina parlamentuan koalizinoa lagundu eben talde guztiek salatu dabe ebatzia.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!