Mendia

UZ Trail mendi lasterketako txapela irabazi dau Onditz Iturbek

Asier Abrisketa 2022ko mar. 7a, 13:11
argazkia: Goierriko Hitza / A. Zaldua

Ordu bi, 20 minutu eta 28 segundotan egin ebazan ibilbideko 23,4 kilometroak, andren artean lehena eta sailkapen orokorrean hamargarrena izan zan korrikalari igorreztarra.

Urretxu eta Zumarraga artean, 23 kilometro eta 1.600 desnibel positiboko UZ Trail lasterketea irabazi eban Onditz Iturbek 02:20:28ko denporeagaz. Euskadiko Atletismo Federazioak antolatutako Euskadiko Trail Txapelketea jokatu da aurtengo UZ Trail mendi lasterketan.

Helmugara heltzean lehenak Bergarako Etxabe anaiak izan ziran, galapan ordu bi eta zazpi minutu inguru ibili ostean. Hamairu minutu geroago, hamargarrena heldu zan helmugara Onditz Iturbe, andren artean lehenengoa. Hurrengo andrak bost minutu gehiago behar izan ebazan, Elgoibarreko Mayi Mujikak hain zuzen be.

Zezeilaren 27an Zaramillon (Bizkaia), Apuko Igoerearen XIV. edizinoa be irabazi eban. Irabazi bakarrik ez, lasterketako andren errekorra hobetutea lortu eban.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!