Mendia

Hiru txapel eta errekor bat ekarri dabez korrikalari arratiarrek Apuko Igoeratik

Asier Abrisketa 2022ko ots. 22a, 11:18

Zaramilloko lasterketan Onditz Iturbe izan da, aurreko markea gaindituta, andren artean irabazlea. Beteranoen artean barriz, Unai Intxaurraga izan da garaile eta 2021eko Bizkaiko Mendi Lasterketen Ligako txapela be jaso dau.

Domekan izan da, Zaramillon (Bizkaia), Apuko Igoerearen XIV. edizinoa. Korrikalari arratiarrek protagonismo handia izan dabe, kategoria bitan irabazita. Sailkapen orokorrean, zortzigarren postuan heldu zan Unai Intxaurraga korrikalari zeanuriztarra, ibilbidearen 23 kilometroak ordu bat, 51 minutu eta 31 segundotan eginda. Holan, gizonezko beteranoen sailkapenean lehenengoa izan zan.

Onditz Iturbe igorreztarra minutu bi beranduago heldu zan helmugara, andrazkoen artean lehena. Andren arteko lehenengo postua bakarrik ez, Apuko Igoeran andren errekor historikoa be gainditu eban domekan Iturbek. Marka barria ordu bat, 53 minutu eta 30 segundotan itxi dau. Aurreko errekorra Oihana Azkorbebeitiarena zan, 2020an 01:54:46 behar izan ebazan lasterketea amaituteko.

Ligako irabazlea

Apuko Igoera izaten da urteko Bizkaiko Mendi Lasterketen Ligako lehenengo probea. Holan, aurreko urteko txapelak banatuteko ekitaldia be egiten da. 2021eko txapela Zeanurira dakar Unai Intxaurragak ligan 434 puntu batu ostean, bigarrenari ia 50 puntu atera deutsoz Intxaurragak.

 

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!