Aratusteak

Hiru egunez luzatuko dira Igorreko aratusteen ospakizunak

Asier Abrisketa 2022ko ots. 24a, 16:22
argazkia: Olaiz AgirrebeƱa cc-by-sa

"Mozorroa jantzi, disfraza etxean itxi!" leloagaz animau dabez herritarrak ekintza desbardinetan mozorro tradizionalakaz parte hartzera.

Gurasoen Elkarteak, Zaztaparrak Asti Taldeak, Maratuk, Berbalagun dinamikeak eta Bizi Igorren proiektuak antolatu dabez Igorreko 2022ko aratusteetako ekintzak. Aurten, aratusteen eredu aldaketea bultzatu gura izan da Igorren, disfrazatzetik mozorrotzera animau dabe jentea, Oier Araolazaren 'Mozorrotzea ez da disfrazatzea' berbaldiaren osteko lanketea eginda. Araolazak azaltzen dauanez, disfrazatzea personaia edo gauza konkretu baten elementuak janztea da. Mozorrotzea barriz, norberaren identidadea ostondutea. Holan, tradizionalki narru, hazur, trapu-zahar edo elementu naturalakaz jantzi dira mozorrodunak. Artean Kokomarroek egiten daben antzera.

Bihar, hilak 25, aratusteak umeentzako ikuskizunagaz hasiko dira. 17:00etan Irrien Lagunak-en Elkartasun jantokia emonaldia egongo da ikusgai Kultur Etxean. Gero, 19:00etan Lekittoko Deabruak antzerki taldeak bere mozorro, argi eta piroteknia ikuskizuna aurkeztuko dau kalean. Amaituteko, Guraso Elkarteak txokolate beroa banatuko dau errugbi zelai txikian.

Hurrengo egunean, zapatuan, eguerdiko mozorro kalejirea izango da ekintza nagusia. 12:00etan hasiko da herritar mozorrotuen desfilea Garbe auzotik. Gero, gazteek egindako "kopautxoa" zerbitzauko da parte-hartzaileen artean.

Astelehenean be egongo da kalejirea, oingoan familientzako. Zaztaparretako eta Berbalaguneko kideek antolatu dabe 10:30ean hasiko dan mozorro tailerra. Gero, 11:30ean sortuko dabe Ziripot personaia eta 12:00etan urtengo dira kalejiran danak batera. Tailerrean parte hartzeako, arratiaberba@gmail.com helbidean emon behar da izena.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!