Kokomarro taldea urte hasikeran jaio edo, berbiztu zan Artean. Aratusteen inguruan ohitura zaharrak berreskuratuteko helburuagaz. Eta lortu eben Artean aratuste berezia ospatutea, herritarrakaz mozorrotu eta koronabirusa 'erre' eben jantza eta musika artean. Dantza.eus webgunean kontau eben kokomarroen berpizkunde eta jaia.
Oin, Gau Baltza ospatuko dabe hilaren 31 iluntzean. Etxeko "trapu zaharrakaz" mozorrotu eta 18:00etan ume txikiekaz, "zirie edo sarie!" artean eske erronda egiten hasiko dira Arteako plazan. Gero, 19:00etan hasiko da Arimen ibilaldia.