Kiñu GZTX

Aprilaren 27an izango da Kiñu Gaztetxearen epaiketea

Asier Abrisketa 2022ko otsailaren 16a

Kaleratze arriskuari aurre egiten hasi eta Sabadell Banketxea negoziaketara bultzatzeko, zezeilaren 19an Igorren egingo dan manifestazinoan parte hartzeako deia luzatu dabe asanbladakideek.

"Heldu da Kiñu Gaztetxea zabalik manteniduteko pausu garrantzitsuenak emoteko ordua" azaldu dabe asanbladakideek zitazinoaren barri emoterakoan. Aprilaren 27an, Durangoko epaitegietan izango da gaztetxearen eta Sabadell Banketxearen arteko epaiketea.

Negoziazino mahaian presionatzeko, herritarren eta gaztetxearen arteko loturea erakutsi gura dabe mobilizazinoetan. Aste honetan bertan hasiko dira lanean. Manifestazinoa antolatu dabe zapatuan, hilak 19, Igorren. Kultur Etxeko plazatik urtengo dira manifestariak 18:30ean. Bidean, jendea batu eta “Kiñuz gaztetxea defendatu” lemapean bilatuko dabe alkartasuna.

Hurrengo asteak "erabakigarriak" izango diralakoan eta gaztetxearen etorkizuna gazteen esku egon behar dalakoan, Arratiako ikasle eta langileriari egin jakie zapatuan kalera urteteko deia. "Goazen ba gurea dana kalean defendatzen. Indar espekulatzaileen kontra, okupazinoa eta alkartasuna!" aldarrikatu dabe gazteek.

Mozinoa Udalean

Herritarrena bakarrik ez, Igorreko Udalaren eretxia be publiko egitea gura izan dabe. Zezeilaren 14ean, gazteek aurkeztutako mozinoa eztabaidatu eta bozkatuko zan udaletxeko plenoan. Udalak Kiñuri alkartasuna adierazoteko mozinoa onartu zan, baina ez ahobatez. Izan be, EAJko bost zinegotziek abstenzinoa bozkatu eben.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!