Kiñu Gaztetxea

Kiñu Gaztetxeari alkartasuna adierazotea onartu dau Igorreko Udalak

Asier Abrisketa 2022ko ots. 15a, 14:58

Asteleheneko osoko bilkurako bozketan, EH Bilduren sei baiezko eta EAJren bost abstentzino jaso ebazan asanbladakideek aurkeztutako mozinoak.

Igorreko Kiñu Gaztetxeko kideek urtailean aurkeztu eben Ohiko Udal Batzarrean bozkatuteko mozinoa. Honen bidez, Udalaren eta alderdien babesa topatu gura izan dabe, gaztetxeagaz alkartasuna publiko egitea eskatuta. EH Bilduren sei botoakaz onartu dau Igorreko Udalak mozinoa. Halanda be, asanbladakideen helburua zan hamaika baiezkoak lortutea, baina EAJko bost zinegotziak absentzinoaren alde egin dabe.

Alkartasuna adierazotea baiezko edo ezezko kontua zala argudiatuta, kideetako batek galdetu eban zein zan absteniduteko arrazoia. Andere Ortuzarrek, Igorreko EAJko buruak, beste barik erantzun eban mozinoak absteniduteko aukerea emoten dauala eta EAJren eretxia beste momentu batzuetan be adierazo dabela.

Bozkaketa aurretik, Kiñuko kideetako batek azaldu ebazan, asanbladearen ikuspuntutik, mozinoan aldeko botoa emoteko arrazoiak. Arrazoi honeen artean egoazan Udalak eta gaztetxeak bat egiten dabela transmitidu gura diran baloreetako batzuetan, euskal kulturan eta feminismoan besteak beste. Gaztetxea adin guztietarako ekintzak antolatzen dauzan zerbitzu publikoa be badala azaltzen da mozinoan, eta adin guztietako herritar ugarik hartzean dabela parte ekintza honeetan.

Herritarrentzako, gaurko egoerea askoz onuragarria be badala azaldu eban, Sabadell Banketxearen eskuetan dagoan eraikin huts bat baino. Izan be, Sabadell Banketxeak ez dau eraikinarentzako inolako proiektu edo alternatibarik aurkeztu. Amaituteko, mozinoan azpimarratu dabe oindino negoziazino prozesua martxan dagoala eta Sabadellek ez dauala errespetau aurreko jaubeagaz egin zan akordioa.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!