udalak

Gaurko osoko batzarra atzeratu dau Igorreko Udalak

Asier Abrisketa 2022ko urt. 31a, 16:17

Osasun arazoak dirala eta, hurrengo astelehenean eztabaidatu eta bozkatuko dira 2022ko aurrekontu ekonomikoak eta Kiñu Gaztetxeak aurkeztutako mozinoa.

Osoko batzar garrantzitsua ospatu behar zan gaur arrastian Igorreko udaletxean, baina hitzordua atzeratzea ebatzi da, osasun arazoak medio. Beraz, zezeilaren 7an ospatuko da atzenean Igorreko udal aurrekontuak onartzeko plenoa. EH Bilduk aurkeztutako aurrekontuen puntu garrantzitsuenak dira auzoetarako bideen konponketea, Gezalako oinezbidea, gaztelekua eta eskolako hobekuntzak. Proiektu honeekaz batera dirulaguntzakaz aurrera egiteko konpromisoa be hartu dabe.

Aurrekontuakaz batera, batzar berean eztabaidatu behar eben zinegotziek Kiñu Gaztetxeak Udalean aurkeztutako mozinoa. Bertan, asanbladakideek eskatzen eben, kaleratze arriskuaren aurrean, Udalak gaztetxeagaz alkartasuna adierazotea. Gazteek azaldu ebenez, herritarrentzako interesgarriagoa dala gaur egun Garbeko eraikinean existiduten dan proiektua, Sabadell bankuaren eskuetan dagoan eraikin huts bat baino.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!