Kiñu GZTX

Kiñu Gaztetxearen aldeko mozinoa aurkeztu dabe Igorreko Udalean

Asier Abrisketa 2022ko urt. 27a, 11:35

Asteleheneko Ohiko Udal Batzarrean eztabaidatu eta bozkatuko dabe zinegotziek gaztetxeaganako alkartasun publikoa adierazotea.

Igorreko Kiñu Gaztetxeko asanbladakideek, kaleratze agindua emon ahal dauan epaiketea gero eta hurbilago ikusita ebatzi dabe Igorreko Udala be konponbidearen parte izan behar dala. Helburu honegaz aurkeztu dabe udaletxean urtailaren 31ko Ohiko Batzarrean bozkatuko dan mozinoa, herriko instituzinoaren babesa topau eta negoziaketan be baliagarri izateko.

Mozinoan, Udalari eskatu jako gaztetxeagaz alkartasun publikoa adierazotea, asanbladakideek emoten dabezan arrazoiak eztabaidatu ostean.

Arrazoi honeen artean dagoz udaletxeak eta gaztetxeak bat egiten dabela transmitidu gura diran baloreetako batzuetan, euskal kulturan eta feminismoan besteak beste. Gaztetxea adin guztietarako ekintzak antolatzen dauzan zerbitzu publikoa be badala azaltzen da mozinoan.

Asanbladakideek dinoe, herritarrentzako askoz interesgarriagoa dala gaurko egoerea, Sabadell Banketxearen eskuetan dagoan eraikin huts bat baino. Izan be, Sabadell Banketxeak ez dau eraikinarentzako inolako proiektu edo alternatibarik aurkeztu.

Amaituteko, mozinoan azpimarratu dabe oindino negoziazino prozesua martxan dagoala eta Sabadellek ez dauala errespetau aurreko jaubeagaz egin zan akordioa.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!