VIII. Rockupa

Gaztetxearen okupazinoaren zortzigarren urteurrena ospatuko da zapatuan Igorren

Asier Abrisketa 2021ko aza. 18a, 11:03

Urtero lez, hilaren 20an, eraikinean sartu ziran eguna ospatuteko herrira mobiduko ditue kontzertuak Kiñu Gaztetxekoak. Aurretik, bazkaria eta kontzentrazinoa be antolatu dabez gazteak.

2013ko zemendiaren16an sartu ziran lehenengo gazteak gaur Kiñu Gaztetxea dan eraikin abandonaura, antxina diskoteka eta gero estudio izandakoa. Ospakizunean asanbladakideek musikea eta okupazinoaren aldarria ateraten dabez kalera urtero.

Egitaraua 15:00etan hasiko da gaztetxean bertan. Herri bazkaria antolatu dabe arrastirako indarrak hartzeako. Edonork emon ahal dau izena Igorreko Axular Herriko Tabernan, bost euro balio dauz menuak.

Bazkalostean Kiñutik herrirako bidea hartuko dabe musika artean, 18:00etan egingo dan kontzentrazinora. Gaztetxea kaleratze arriskuan dagoala eta, aurten mobilizazinorako deia be zabaldu dabe. Oin dala hile pare bat Igorretik joan dan Sabadell Banketxearen aurrean kontzentrauko dira, herriko sarrerako errotondan.

Mobilizazinoa amaitu ostean hasiko dira kontzertuak. Lehenengoa izango da Cecilia Payne taldea, Kukuma tabernan eskainiko dabe zuzeneko musikea 19:30etik aurrera. Hau amaituta Axular Herriko Tabernara mobiduko da giroa, bertan Perlata taldeak zarratuko dau egitaraua.

Erlazionatuak

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!