Gau Baltza

Bihar arrastian ospatuko da Gau Baltza Igorren

Asier Abrisketa 2021ko urr. 28a, 11:05

Ginkanea, txikientzako txokoa, scaperooma, kalejirea eta gaztain erreak egongo dira 17:00etatik aurrera. Mozorrotzeko konbitea be egin dabe antolatzaileek.

17:00etan hasiko da "Arimen Gaue" ospakizuna. Ludotekeak ginkana tematikoa prestatu dau Igorretik, gaztetxoak mozorrotuta ibiliko dira herritik hainbat proba eta jolas egiten. Bitartean ume txikientzako txokoa egongo da Garbeko aparkalekuan instalau dan karpan.

Ginkanea amaituta, scaperooma zabalduko da Kiñu Gaztetxean, 19:00etan. Garrantzitsua da aurretik izena emotea, izan be, taldeak egin eta denporak zehaztu behar dabez antolatzaileek.

Gazteak scaperoomean egon bitartean, 19:15ean kalejirea hasiko da Kultur Etxeko plazatik. Musikea herriko kaleetatik ibiliko da, barriro be Garbeko parkinean amaitzeko. Bertan banatuko dira gaztaina erreak egunari amaierea emoteko.

Eguraldi txarra eta euria egin ezkero, Garbeko parkinerako plan danak mobiduko dira eskolako aterpera.

Erlazionatuak

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!