eskupelotea

Amaia Aldaik bide onetik hasi dau Udako Torneoa

Asier Abrisketa 2025ko uzt. 29a, 09:50

Pasau dan barikuan Aldai-Bergarak 22-15 garaitu ebezan Zabaleta-Bertiz: "Ia nik eta Arratek txapelketa biribila egin ahal dogun eta finalerako txartela lortzean dogun”.

Plazandreak txapelketako finalean kale egin ostean, Amaia Aldai pelotari dimoztarrak Udako Master Laboral Kutxa torneoa hasi eban Gasteizen. La Blancako txapelketatxoa Udako Torneoko sarrera moduan hartu da eta Aldaik eta Arrate Bergarak 22-15eko garaipena lortu eben hilaren 25ean Goiuri Zabaleta eta Naia Bertizen kontra. Holan, La Blancako finala abuztuaren 8an jokatuko da Gasteizen eta Aldaik aurrera egin ahal izango dau Udako Torneoan.

Garagarril amaieratik urri lehenengoaren 22ko finalera arte Udako Master Laboral Kutxa txapelketea dago jokoan. Amaia Aldai Arrate Bergaragaz batera dabil talde bitan banatutako zortzi bikoteren arteko txapelketan. Aldaik aurreratu dau, “maila altuena” emoten saiatuko dala. Dimakoak dinoanez, “denporaldi txar baten ostean apurka-apurka sensazino onak berreskuratuten” dabil eta Udako Torneoa bide horretan segiduteko erabiliko dau: “Ia nik eta Arratek txapelketa biribila egin ahal dogun eta finalerako txartela lortzean dogun”.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!