Eskupelotea

Amaia Aldaik ez dau lortu Plazandreak torneoko txapela janztea

Asier Abrisketa 2025ko uzt. 22a, 17:54

Dimakoak atzo jokatu eban Itsaso Erasunen kontrako finala eta markagailuak zizurkildarraren alde egin eban, 18-9.

Atzo jokatu ziran Bilboko Esperantza frontoian Plazandreak txapelketako final biak, lau t'erdikoa eta binakakoa. Kaiolan Amaia Aldai dimoztarra eta Itsaso Erasun zizurkildarra egon ziran eta Erasunek jantzi eban txapela, Aldai baino gehiago izan zan-ta. Partidua 18-9 amaitu zan, Aldaik BEGITUn kontau dauanez, Erasunek holan "mereziduta". Binakako txapela barriz Aizane Ibarrolak eta Enara Gamindek irabazi eben, Goiuri Zabaleta eta Nora Mendizabalen kontra 22-6 irabazita.

Aldai faboritoa bazan be, Erasunek hasikeratik dominau eban kantxea. Aurretik mantenidu zan eta Dimako hurreratu zan momentu bakarra 5-6koan izan zan. Aldaik BEGITUn onartu eban, Erasunen jokatuteko moduan "anulau" egin ebala berea: "Bere pelotakadak indar handiagaz joiazenez ezin neban nire aurreko jokoa egin eta berean sartu nintzan; atzelari baten kontra atzeko jokoa dominetea gatxa izaten da". Holan, nahiz eta Aldai fisikoki ondo egon, ezin izan zan Zizurkilgoaren jokora moldatu: "Nik botaten nebazan apurrak txarrera joan ziran, ni baino gehiago izan zan eta mereziduta irabazi eban".

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!