Eskupelotea

Gaur egingo da Euskal Pelota Selekzinoaren gaineko mahai-ingurua

Asier Abrisketa 2024ko mai. 28a, 09:54

Euskal Selekzioak jokatutako modalidade guztietan lortu ebazan dominak Europako Pelota Txapelketan

DImako eskolako kamaran, 18:30ean izango da pelotarien arteko solasaldia; tartean, Amaia Aldai eta Lur Ziarrusta.

Dimako Aste Kulturalaren programazinoaren barruan, Dimesten alkarteak eta Txumuluxueta Pelota Klubak mahai-ingurua antolatu dabe, Euskal Pelota Selekzinoaren ingurukoa. Hau gaur, hilak 28, egingo da Dimako eskolako kamaran, 18:30etik aurrera. Bertan, selekzinoan egondako pelotariak izango dira protagonista.

Mahaiaren inguruan Egoitz Amantegi abadiñarra, Miren Larrarte bidaniarra eta etxeko pelotariak egongo dira, Lur Ziarrusta eta Amaia Aldai dimoztarrak. Hainbat gai urtengo dira solasaldian; tartean, aprilean Portugalen jokatutako Europako Pelota Txapelketea, pasau dan urtean Valentzian jokatutako Munduko Pelota Txapelketea, selekzinoaren etorkizuna, ofizialtasuna eta abar.

Aste Kulturaleko datozen ekintzak

Maiatzak 29, eguaztena

  • 14:30ean, larrialdietarako ikastaroa umeentzat eskolan.
  • 17:00etan, klown tailerra ludotekan.
  • 18:00etan, BBB (RCP) ikastaroa 12 urtetik gorakoentzat Jubiladuenetan.
  • 18:00etatik 20:00etara, erakusketea Gureak gogoan, katea ez hausteko Abaroan.

Maiatzak 30, eguena

  • Goizean LH5 eta LH6koentzat Orienting Otxandion.
  • 17:30ean, Antxo eta Pantxaren Eman bizia antzerkia frontoi txikian.
  • 18:00etatik 20:00etara, erakusketea Gureak gogoan, katea ez hausteko Abaroan.

Maiatzak 31, barikua

  • 11:30ean, musika emonaldia: Musika Eskolako ikasleak eta jubiladuen korua eskolako kamaran.
  • 16:15ean, ikasturte amaierako jaia eskolako patioan.
  • 18:00etatik 20:00etara, erakusketea Gureak gogoan, katea ez hausteko Abaroan.
  • 19:00etan, Itziar Ituñoren berbaldia Euskerearen ahotsa eskolako kamaran.

Bagilak 1, zapatua

  • 11:00etan, Txapelua ikastaroa plazan.
  • Goizean zehar gaiteroak auzoetatik.
  • 13:00etan, gaiteroen ekitaldi nagusia plazan.
  • 14:00etan, bertso-bazkaria Jon Maia eta Unai Iturriaga.

Bagilak 2, domekea

  • 12:00etan, esku pelota partiduak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!