Eskupelotea

Euskal Selekzioak modalidade guztietan lortu ditu dominak Europako Pelota Txapelketan

Asier Abrisketa 2024ko api. 10a, 10:09

Andrazkoek jokatutako hiru modalidadeetan lortu ditue urrezko dominak eta gizonezkoek, urrezko domin bat eta brontzezko hiru eskuratu ditue Portugalen jokatutako txapelketan.

Euskal Pelota Selekzinoa Portugalen jokatu dan CIJB erakundeak antolatutako XI. Europako Pelota Txapelketan aritu da atzen astean. Tartean, Patricia Espinar eta Eneko Uribek entrenatzaileek hautatutako lau arratiar izan dira: Amaia Aldai, Mikel Aurrekoetxea, Mikel Beldarrain eta Lur Ziarrusta.

Arrakasta handia lortu dabe. Izan be, andrek hiru modalidadetik hirurak irabazi ditue, sailkapen orokorreko txapeldun izanda. Gizonezkoetan, modalidade guztietan dominak lortuta, sailkapen orokorreko azpitxapeldun izan dira.

Holan, Amaia Aldai parte izan dauan andren selekzinoa Joko Internazionalean, Pelota portugaldarrean zein OneWall espezialidadeetan nagusitu dira, guztietan urrezko dominak irabazita. Honeek, ez dabe Llargues joko balentziarra jokatu.

Gizonen selekzinoak ostera, Aurrekoetxea, Beldarrain eta Ziarrusta tartean, lau modalidadeak jokatu ditu eta guztietan lortu ditu dominak. Holan, Pelota portugaldarrean lortu dau urrea eta Llargues, Joko Internazional eta OneWallean lortu ditu brontzezko dominak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!