musikea

Dimetaleroek jaialdia ospatuko dabe barikuan

Asier Abrisketa 2023ko ots. 22a, 11:00

Etxeko Galazota eta Aramaioko El Exterminio de la Raza del Mono taldeak izango dira protagonista Abaroan.

Dimetaleroak Kultur Elkarteak jaialditxoa antolatu dau zezeilaren 24rako. Gauez, 22:00etatik aurrera talde bi igongo dira Abaroa aretoko oholtzara, punk estilokoak biak: El Exterminio de la Raza del Mono eta Galazota. Atzen hau ezaguna da herrian, arratiarrek eta galdakoztar batek osotuten dabe-ta taldea, punk-rocka joten dabe, abesti original zein bersinoakaz.

El Exterminio de la Raza del Mono taldea barriz Aramaiokoa da eta Jon Lima ‘Son’ (Gitarra), Ander Inurriet ‘Txingu’ (baxua) eta Asier Robledo ‘Pulga’ dira (bateria) taldekideak. 2009an hasi ziran musikearen munduan eta ordutik, hiru diska argitaratu ditue: Despojos de esta Tierra, Caminando hacia el fracaso humano eta barikuan aurkeztuko dabena, X años cavando este hoyo.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!