Galazota taldeak bere lehenengo abestia argitaratu dau

Asier Abrisketa 2021ko urr. 5a, 11:46

Arratiarrak dira Galazota punk-rock taldeko kide gehienak eta domekan igon eben sareetara 'Etxera!' abesti barria.

Aitor Yurrebaso, Oier Barrenetxea, Jon Pelaez, Mikel Zarrabe eta Mikel Egiluz dira jaio barri dagoen Galazota taldeko kideak. Lehenengo diskoa heldu artean, estreinuzko abestia argitaratu eben domekan eta ia 500 ikustaldi lortu dabez daborduko YouTuben.

Zuzeneko kontzertua be eskainiko dabe hurrengo asteetan, halanda be, ez dabe oindino eguna publiko egin. Lagun eta zaleak kontzerturako etxonean egon dira denpora luzez, izan be, oin dala urte bi baino gehiago batu ziran taldekideak. Baina pademiaren kontrako dekretuak dirala eta, kontzertuak egiteko zailtasunak joan arte itxaron gura izan dabe kalidadezko zuzenekoa eskaini ahal izateko.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!