eraso matxistak

Hiru eraso matxista salatu ditue atzenaldian Diman

Asier Abrisketa 2023ko ots. 22a, 11:08

Udalak eta Andraizeak deituta, erasorik onartuko ez dala gogorarazoteko elkarretaratzea egingo da barikuan plazan, 19:30ean.

Atzen asteetan hiru eraso matxista salatu dira Diman, Andraizeako kideek BEGITUn baieztatu dabenez. Alde batetik, Bearen kasua ez da konpondu eta oin dala aste pare bat erasotzailea hurbil edo lokalizau barik dagoala-ta, alarmeak barriro emon eban abisua. Horrezaz gain, beste eraso bi salatu dira eta gitxienez baten, Ertzaintzaren parte-hartzea be egon zan, andra batek indarkeria salatu ostean.

Egoera honen aurrean, Dimako Udalaren indarkeria matxistearen aurrean erantzun instituzionala emoteko protokoloa aktibau dabe batzordea osotuten daben Dimako hiru alderdi politikoek, udal teknikariak eta mankomunidadeko teknikariak. Holan, lehen pausua erasoak kalean salatzea izango da batzordeagaz batera, Andraizea andra taldeak egin dau deialdia. Hilaren 24an, barikua, izango da elkarretaratzea herriko plazan, 19:30ean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!