azkorea

Aitzol Atutxak ezin izango dau Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusian jarraitu

Asier Abrisketa 2022ko urr. 21a, 17:17

Hernia daukala-ta, medikuaren gomendioa jarraituta dimoztarrak ez dau bihar jokatzekoa dan finalaurreko saioan parte hartuko.

Bihar, hilak 22, jokatuko da Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusiaren atzen kanporaketea, zemendiaren 13ko finalerako sei pase dagoz jokoan. Aitzol Atutxa azkolari dimoztarra kanporaketea jokatzekoa zan baina dudak egon dira, sufriduten dauan hernia guztiz osatu ez dalako.

Atutxak BEGITUri jakinarazo deutsanez, gaur bertan jaso dau medikuaren ezezkoa eta beraz, txapelketatik kanpo geratuko da. Hernia dala-ta, Atutxak atzenaldian itxi behar izan dauan hirugarren txapelketea da hau. Izan be, Bizkaiko Binakako Txapelketea eta Euskal Pentatloia itxi behar izan ditu.

Iker Vicente be geratu da txapelketatik kanpo, Euskal Federazinoko txapelketara bueltatzea ebatzi ostean. Holan, bihar Sherpa txapelketako atzenaurreko saioan parte hartuko daben azkolarien zerrendea honakoa da: Mikel Larrañaga, Eneko Otaño, Julen Alberdi, Jon Irazu, Ugaitz Mugerza, Julen Larrea, Iñaki Azurmendi, Jexux Mujika, Arkaitz Jauregi, Jon Rekondo, Ibai Soroa eta Txomin Amondarain. 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!