Eraso matxistea

Pintaketa matxistak agertu dira Diman

Asier Abrisketa 2022ko abu. 2a, 09:52

Andraizea talde feministeak salatu dauz herriko sarreran, frontoi txikian eta udaletxean agertu diran mezuak.

Astelehen goizean, gitxienez hiru lekutan agertu ziran espraiagaz egindako pintaketa matxistak. Frontoi txikian "Eraso guztiak ez al dira fobiak? LGTBI fobia bakarrik" dago idatzita eta udaletxeko horman, "Hiltzaileak ez du generorik". Herriko sarreran barriz, zakil bat dago margoztuta, eraso matxista eta LGTBIQ+ fobikoen kontrako kartelaren gainean.

Andraizea talde feministak kartel baten bidez jakinarazo dau atzen erasoa, nahikoa dala adierazo dabe eta "hau da gure dogun herria?" galderea egin deutsee dimoztarrei. Izan be, ez da atzenaldian gertatutako eraso bakarra, Bea eta semearentzako justizia eske egindako pankarta bat desagertu zan maiatzean eta zezeilan, herritarrek egindako zugatz morea erreta agertu zan.

Udalak be salatu dauz "ekintza bandalikoak", Iurdana Acasuso alkateordeak sinatutako Bando baten bitartez. Bertan adierazo dau, pintaketa honeek  herritarren ondasunak kaltetzen dabezala eta herri moduan egiten diran aldarrikapenak hondatzen dabezala, "andra eta gizonen arteko bardintasuna eta genero identidade askatasuna".

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!