Eraso matxistea

Dimako zugatz moreak jasandako erasoa salatu dabe Andraizeako kideek

Asier Abrisketa 2022ko ots. 9a, 12:46

Zezeilaren 5ean erreta agertu zan Andraizeako kideek herritarrakaz batera egindako ponpoi morezko zugatza, eta 7an egin eben "Nahikoa da!" esateko kontzentrazinoa.

Gabonetarako egin eben, Andraizea talde feministako kideek, eskolako umeek eta jubiladuek, besteak beste, eskola alboko errotondan kokatu zan ponpoi morez osotutako zugatza. Baina atzen astegoienean ezezagun batzuk sua emon deutsie eta dimoztarrak erasoa salatuten urten ziran astelehenean, "Nahikoa da!" lelopean.

Andraizeako kideek salatu dabenez, hau ez da jasandako eraso bakarra. Arduratuta agertu dira, taldeak atzen urteetan herriko alkarte desbardinakaz landutako sensibilizazino kanpaina batzuk erasotuak izan diralako.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!