kontzertua

Galazota taldeak kontzertua eskainiko dau zapatuan

Asier Abrisketa 2022ko otsailaren 23a

Dimako Baltzola jatetxean izango da punk-rock taldearen bigarren kontzertua, 21:30ean.

Zezeilaren 26an aratusteak ospatuko dabez Dimako Baltzola jatetxean, Galazota talde arratiarraren kontzertuagaz. Punk-rock taldeak eskainiko dauan bigarren kontzertua izango da zapatukoa. Lehenengoz Arratiako Gazte Egunean jo eben zuzenean, Kiñu Gaztetxean. Hurrengo hileetan kontzertu pare bat izan ebezan programauta, baina Covidaren seigarren olatua dala eta, bertan behera gelditu ziran.

Momentuz, lau abesti propio argitaratu dauz lau arratiar eta galdakoztar batek osotutako taldeak: Etxera!AmorruaBaso beltz hartan eta Oroimenak. Atzen biak oin dala hilebete egin dabez publiko, guztira 4.500 ikustalditik gora izan dabez Youtuben.

Erlazionatuak

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!