Gaur jokatuko da Plazandreak Txapelketearen finala

Asier Abrisketa 2021eko abuztuaren 2a

Plazandreak Txapelketearen bigarren edizinoaren irabazleak ezetuko dira gaur gauean. Amaia Aldai eta Uxue Oses bueltan dira, azken saioan konfinauta egon ostean. Zornotzako pelotalekuan izango da finala, arrastiko 19:30ean.

Finalaurreko saioan parte hartu ez eban arren, finalerako sailkatu da Amaia Aldai dimoztarra. Uxue Oses eta Leire Garaigaz batera lehiatuko da Reyes Azkoitiaren taldearen aurka. Lehenengoz, pelotalekuan ikusleak egon ahalko dira animatzen eta lehiaketearen aurreko gora-beherak ezetu ostean, emozinoz betetako partiduak espero dira Zornotzako Amorebieta III. pelotalekuan. Telebistan be egongo da Plazandreaken finala ikusteko aukerea, ETB1en 22:30etik aurrera.

Erlazionatuak

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!