Finala jokatuteko sailkatu da Amaia Aldairen taldea

Asier Abrisketa 2021ko uzt. 27a, 10:42

Emozinoz beteta amaitu da Plazandreak Txapelketeraren klasifikazino fasea. Aldai eta bere taldekidea dan Oses konfinauta badagoz be, lana bete dabe honeen ordez jokatu daben Barrokal eta Gamindek. Hiru taldeek lortu dabez sei puntu eta averagea begiratu behar izan dabe epaileek finalerako sailkatuak nortuzk diran jakiteko.

Zornotzako pelotalekuan jokatuko da Plazandreak Txapelketearen finala, abuztuaren 2an, 19:30ean. Oin arteko jardunaldi guztiak publiko barik egin dira, baina finalak bizia merezi dauela eta, ikusleak sartu ahalko dira frontoian, edukierearen %35a bete arte. Reyes Azkoitiaren eta Erlantz Garciaren taldeak izango dira finalean, oin arte lehen postuan egon dan Mikel Inuntziagaren taldea kanporatu ostean.

Beraz, konfinamentua amaitu eta Amaia Aldai finalean lehiatuko da Uxue Oses eta Leire Garaigaz batera. Astelehen iluntzean ezetuko da Plazandreaken txapela Dimara helduko dan.

Erlazionatuak

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!